XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alderdien arteko bilera antolatu nahi du Gernika Gogoratuz-ek

Gernika Gogoratuz elkarteak euskal alderdi politikoen arteko bilera antolatu nahi du, Euskal Herriko gatazka egoeraz eta bakea lortzeko balizko bideaz eztabaida eta gogoeta egiteko.

Bilera hori Euskal Herrian bertan egin liteke, otsailaren lau egunez, eta Herri Batasunak ere har lezake parte, Vasco Press agentziak jakinarazi duenez.

Alderdi politikoetako ordezkariekin batera, Estatu Batuetako Georges Maison Unibertsitateko zenbait irakaslek har lezakete parte.

Irakasle horiek israeldarren eta palestinarren arteko gatazkan hartu dute parte, baita Hego Afrikakoan eta Ipar Irlandakoan ere.

Azken egunetan Gernika Gogoratuz-eko kideek kontaktuak izan dituzte EAJko Juan Maria Ollora, PPko Jaime Mayor Oreja eta EAko Joseba Azkarragarekin eta aste honetan Ramon Jauregi buruzagi sozialistarekin biltzeko asmoa dute.

Ollora eta Azkarraga prest agertu dira bileran parte hartzeko.

Mayor Orejak, berriz, baldintzak jarri ditu bertan izateko, PPk ez baitu ezein nahasketaren zeremoniarik lagundu nahi.